XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

26. Gutuna MUNDUA

Zu bezalako haur batekin geratu naiz, hiruzpalau ordutan zaindu behar dudala esanez utzi gaituzte bakarrik.

Marrazkiak maite dituenez gero, paper zuria eta koloretako lapitz batzu eman dizkiot.

Marraztu egizu mundua esan diot.

Haurrak lapitz urdina hartu du lehendabizi eta marra karratu bat egin du, hain gogor non papera zulatu bait du.

Gero lapitz gorriarekin arraia leun batzu egin ditu, sekula zarratzen ez diren kurba moduko batzu.

Eta finean, lapitz berdea harturik, punduak egin ditu han hemenka.

Punduok pindatzen lapitzaren punta hautsi zaiola profitatuaz, papera eskura eman dit esanaz: Hemen duzu mundua.

Eta nik ez dut batere arrazoirik paper zirriborratu eta iada zimurtu horretakoa geografia liburuetako mapamundia baino errepresentazio funtsean okerragoa denik pentsatzeko.